Untoriari irabazi eta final-zortzirenetan Rezustaren aurka jokatuko du Victorrek
Sorian jokatu den Buruz Buruko Txapelketaren aurreneko neurketan aise nagusitu zaio Victor Untoriari (22-8). Beñat Rezusta du zain final-zortzirenetan.
NAIZ
DONOSTIA
Victorrek ez du hutsik egin eta espero zen bezala, garaipena eskuratu du Buruz Buruzkoaren estreinako partidan.
Hasi eta buka, neurketa kontrolpean izan du, Untoria aise mendean hartuz.
Hala, final-zortzirenetaran Beñat Rezustaren aurka jokatuko du Victorrek.
Bihar, ostirala, Albisu eta Laso izango dira aurrez aurre, Iruñeko Labriten.