Zazpi kilometroko auto-ilarak Biriatun
Zazpi kilometro baino gehiagoko auto-ilarak izan dira Biriatun, Baionarako norantzan, Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez.
NAIZ
Biriatu
17:00ak aldera zazpi kilometro inguruko auto-ilarak zeuden Biriatun, Baionarako norantzan, Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez. Goizeko lehen ordutik hasi dira kamioiak pilatzen eskuineko errailan eta oraindik ere oso luzeak dira ilarak.