INFO

Plazetan topatu dira abertzaleak 2021eko Aberri Egunean

Euskal Herria Batera ekimenak deituta milaka herritarrek 128 plazetara eraman dute aurtengo Aberri Egunean batasunerako, askatasunerako eta maitasunerako aldarria. Hona hemen egunak eman duenaren inguruko irudi bilduma bat. 


Ikurriñak apaindu dituzte igande honetan Euskal Herriko 128 plaza inguru, eta «Txoria txori», «Gernikako Arbola» eta «Ikusi mendizaleak» kantuek, ahots bakarrean, ekarri dute 2021eko Aberri Egunaren soinu-banda.