Udaberrian ekingo diote 2026ko Euskal Herriko txirrindularitza sasoiari: hauek dira datak
Itzuliaren antolakuntzak ofizialki iragarri ditu 2026 denboraldiko Euskal Herriko txirrindularitza proba nagusien datak. Itzulia apirilaren 6tik 11ra izango da, Itzulia Women maiatzaren 15etik 17ra eta Donostiako Klasikoa abuztuaren 1ean.
Euskal Herriko txirrindularitza lasterketa nagusien datak ezagutzera eman ditu Itzuliaren antolakuntzak astelehen honetan: Euskal Herriko Itzuliak 2026ko denboraldiari hasiera emango dio apirilaren 6tik 11ra. Emakumezkoen proba hilabete bat beranduago egingo da; maiatzaren 15etik 17ra. Donostiako Klasikoa, ohi den bezala, udan burutuko da; abuztuaren 1ean.
Gainera, Itzuliako antolakuntzatik data berezi baten berri eman dute. Euskal Herriko Itzulia amaitu ondoren; hots; apirilaren 12an, txirrindularitzako zaleek aukera izango dute esperientzia barrutik bizitzeko ‘Itzulia Basque Challenge’ lasterketa herrikoiarekin. Itzuliaren martxa zikloturista ofizial horretan, parte-hartzaile profesionalek igaroko dituzten errepide eta mendateetako batzuk igoko dituzte.
Hori ez ezik, emakumezkoen lasterketa ere antolatu dute udaberrian; maiatzaren 15etik 17ra. UCI Women’s WorldTour egutegiko erreferente bihurtua, berriro ere maila goreneko hiru egunez gozatzeko aukera eskainiko du Euskal Herriko errepideetan.
Denboraldia Donostiako Klasikoa lasterketarekin itxiko da, abuztuaren 1ean. Uda giroko hitzordu tradizionalak berriro beteko ditu Donostiako kaleak giro eta zalez.
Behin datak ezarrita, Itzuliako antolakuntzak berretsi du bere konpromisoa «Euskal Herriko txirrindularitza sustatzeko» eta «kirol maila handia, ikusgarritasuna eta zaleen grina uztartzen dituzten proben nazioarteko proiekzioa indartzeko».