Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Abadiñoko finalaurrekoa
Abadiñoko Probalekuan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa eta Aitor Etxebarriazarraga zuzenean sailkatu da bigarrengo bueltako finalaurrekoetara.
Abadiñoko Probalekuan jokatu da igande arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Aitor Etxebarriazarragak irabazi du saioa; 651,5 punturekin zuzenean sailkatu da finalaurrekoen bigarren bueltara eta Bermeon kantatuko du heldu den azaroaren 15ean.
Saioan giroa bero egon da, bertsozalez lepo. 500 entzule baino gehiago izan dira bertan, hurrengo sei bertsolari hauei adi: Aitor Etxebarriazarraga, Enare Muniategi, Gorka Pagonabarraga, Maite Sarasola, Txaber Altube eta Unai Mendiburu.
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Aitor Etxebarriazarraga izan da puntu gehien batu dituena: 651,5 puntu. Beraz, Bermeoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo bueltan kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
1. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola ...........651,5
2. Txaber Altube Sarrionandia..................607,5
3. Gorka Pagonabarraga Agorria...............604,5
4. Unai Mendiburu Valor...........................600
5. Maite Sarasola Isazelaia.......................562
6. Enare Muniategi Etxabe........................552
Saioan gai-jartzaile lanetan Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaile, berriz, hauek izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.