INFO

Gune babestu batean egin ezin den proiektu baten amaiera iragarria

Orain 41 urte Biosfera Erreserba izendatu zuen Unescok Urdaibai. Horri entzungor, 2008an bertan Guggenheim museo bat eraikitzeko lehen saiakera egin zuten, eta ordutik gorabehera eta kontraesan frankorekin segitu du egitasmoak, baita jendearen nahiaren kontra ere, azkenean baztertu duten arte.

Guggenheim Urdaibai gelditzeko eskean, 2024an. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Guggenheimeko Patronatuak bertan behera utzi du azkenean Guggenheim Urdaibai proiektua. Hala jakinarazi du astearte honetan Miren Arzalluz bertako zuzendariak, eta Guggenheim Urdaibai Stop plataformak amaiera ospatzera deitu ditu herritarrak. Heldu den otsailaren 7an da hitzordua, Gernika-Lumon.

Egitasmoak gorabehera eta kontraesan ugari izan ditu bidean. Kronologia honetan jaso ditugu mugarririk garrantzitsuenak.

1984
Unescoren Biosfera Erreserbaren izendapena.

1989
Lege propioa onartzea Biosfera Erreserbarako: 5/1989 Legea.

2008-09
Guggenheim museoa eraikitzeko lehen saiakera Sukarrietako udalekuetan.

Blanca Urgell Kultur sailburuak adierazi du ez duela proiektuarekin bat egiten.

2010
Patxi Lopez lehendakaria: «Urdaibain beste Guggenheim bat zabaltzea ez da soluzio bakarra».

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Guggenheim Urdaibai proiektua planteatu du eta batzarkide batzuek Danimarkara bidaiatu dute babestutako naturguneetako kultur proiektuak ezagutzeko.

2020-21
Gernikan eta muruetan Guggenheim museo eraikitzeari buruzko berriak.

Museoen proiektuari buruzko lehen publi-erreportajea ‘El Correo’ egunkarian.

2022
Azaroa: Bizkaiko Foru Aldundiak 40 milioi «blindatu» ditu Urdaibain Guggenheim egiteko.

2023
Otsaila: Guggenheim Urdaibai Stop plataforma sortu da.

Martxoa: Bingen Zupiria, Lakuako bozeramailea, Guggenheim Urdaibairi buruz: «Proiektua bere alderdi guztietan definitzen ari gara».

Maiatza: Urdaibaiko Biosferaren Patronatua: Museo-proiektua osatzen duten zatietako bat onartu da.

Ekaina: Guggenheim Bilbao Fundazioaren bilera, Cooper Roberts arkitektura enpresaren proiektua mahai gainean. Proiektuaren kostua eta planoak.

Uztaila: Museoen proiektuari buruzko bigarren publierreportajea. ‘El Correo’: «Urdaibaiko Guggenheimek 60.000 metro karratu hartuko ditu eta Gernikan sarrera izango du». Egun berean, BFAren eta MITECOren arteko 40 milioi euroko hitzarmena sinatu dela jakinarazi dute.

Urria: Muruetako Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren (EKZP) aldaketa. 

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak manifestazioa deitu du proiektua bertan behera uzteko eskatzeko.

Azaroa: Guggenheim Urdaibairako aurrekontuetako partida erori da. Udal eta Estatuko hauteskundeetan, EAJk boto gutxiago jaso ditu eskualdean, gehiengo absolutuak galdu ditu eta baita Bermeo eta Mundakako udalak ere.

Abendua: Guggenheim Urdaibai Stop-ek alegazioak aurkeztu ditu Muruetako EKZPren aldaketagatik.

2024
Urtarrila: Guggenheim Urdaibai Stop-ek urriaren 19ko Ministerio Aginduaren aurkako errekurtsoa aurkeztu du. Agindu horren bidez, gaur egun Astilleros Murueta SA dagoen kosta-zatiaren babes-zortasuna 100 metrotik 20ra murriztu da.

Urkullu lehendakariak bi urteko hausnarketa aldia iragarri du proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko. Harrezkero, stand by egon da. EAJko hainbat kargudunek berehala zuzendu dute Urkulluk adierazitakoa. Itxaso Atutxa: «Guggenheim Urdaibai ez da ez gelditu ez hoztu».

Bizkaiko Foru Aldundia ere ez dator bat Urkullurekin: «Bi urteak museoa nolakoa izango den ikusteko izango dira».

Otsaila: Guggenheim Museoa zabaltzeak «arazo larriak» sortuko dituela adierazi du Ernest Urtasun Kultura ministroak.

Martxoa-apirila: Bermeoko eta Mundakako udalek proiektua behin betiko baztertzeko eskatu dute.

Maiatza: Greenpeacek auzitegietara eraman du Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Guggenheim museoa, kostaldeei buruzko legea ez betetzeagatik.

Ekaina: Dalia eraisteko lanak hasi dira. Bertan museoaren egoitzetako bat eraikitzea aurreikusia dago.

Urria: Manifestazioa Gernikan, Guggenheim Urdaibai gelditzeko.

Azaroa: Miren Arzalluz izendatu dute Guggenheim Bilbaoko zuzendari nagusi, Juan Antonio Vidarteren ordez.

2025
Apirila: Miren Arzalluz: «Urdaibaiko Guggenheim museoari buruzko iritziak entzuteko jarrera izango dut beti».

Maiatza: Mediterraneoko Hezeguneen Aliantzak ‘alerta gorria’ ezarri du Urdaibairako.

Uztaila: Guggenheim Urdaibai Muruetan egiteak sortzen duen «ezinegon handia» jaso dute entzute prozesuan.

Iraila: 372 zientzialarik proiektua kritikatu eta Urdaibaiko estuarioaren berreskurapena eskatu dute.

Abendua: Guggenheimeko Patronatuak Urdaibaiko proiektua baztertu du. Elixabete Etxanobe, Bizkaiko ahaldun nagusia: «Proiektua ez da bideragarria ez epe luzera ez erdira»