Karatula jokoa, Twitterreko euskal komunitatea dantzan jarri duen jokoa

Disko azalek Twitter okupatu dute egunotan. Era guztietako taldeen disko azalak ikusi ditugu, oraingoak batzuk, aspaldikoak besteak. Twitterreko euskal komunitatea saretu duen azken denbora pasa de Karatula jokoa.

NAIZ|2018/01/25 10:56
Disen_o_sin_ti_tulo
Twitterren aurkitutako hainbat karatula.

Sare sozialek geroz eta eragin handiagoa dute gure egunerokoan eta horregatik ohikoak dira sare ezberdinetan topatu ahal ditugun denbora pasak. Lehengo astean Facebook astintzen ari duen ‘Zazpi egun, zazpi argazki zuri-beltzean’ erronka izan genuen hizpide, eta oraingoan Twitterreko euskal komunitatea aztoratu duen Karatula jokoa dakarkigu.

Parte hartzeko hiru dira egitekoak. Lehen pausoa disko baten azalaren irudia gehitzea da, azalpenik gabe, hori baitio erronka azaltzen duen hiru lerrootako azalpenak. Jokoak jarraipena izan dezan, Twitterreko sei erabiltzaileen izena aipatu beharra dago, lagun horiek erronkan parte hartzera desafiatuz. Azkenik, erronkan parte hartzera gonbidatu zaituen Twitter erabiltzaile hori etiketatu behar da.

#Karatulajokoa gisa ezaguna egin da jokoa eta asko eta askotariko mezuak topatu ditu Twitterren egunotan. Hona hemen sarean aurkitutako batzuk.