Santa Ageda eskean

Ohiturari jarraituz, Santa Ageda eskea izan zen atzo Euskal Herriko herri askotan. Makilen zalaparta sare sozialetan ere entzun da eta guk bertan aurkitutako bideoekin bildumatxoa egin dugu. 

NAIZ,|2018/02/05 11:52
Loading player...

Santa Ageda eguna da gaurkoa eta atzokoan bezpera izanik, Santa Ageda eskea izan zen Euskal Herriko herri askotan. Lurra makilekin joz eta kopla zaharrak ahoan, ohitura da herri askotan baserritar jantziekin diru edo janari eskean aritzea.

Eliza Katolikoaren santutegiak Agata Cataniakoari eskaini zion gaurko eguna. Diotenez kristau santu emakumezko bat izan zen Agata Cataniakoa eta bere birjintasuna atxikitzeagatik haren bularrak moztu eta martiri hil zen. Neguko solstizioaren ostean eta egunak luzatzearekin bat, zuhaitz adarrak kimatu edo inausteko garaia ere bada oraingoa. Hala, Santa Ageda eskea naturaren esnatzearen ospakizuna ere badela diote aditu askok.

Erritu batean edo bestean oinarri, gaur egunera arte iritsi dira Santa Ageda eskeak eta gaur gaurkoak diren sare sozialetan isla dute. Ikusi Twitterren aurkitutako bideoak.

Bestalde, Ermuan izan zen larunbatean Euskal Herriko kantutegian oinarritutako  “Ez dok Hiru” antzelana. Bertako aktore eta musikari den Maria Arriagak Agate Deunaren egunaren bezperako inprobisazio pieza hau egin eta gurekin partekatu zuen.