NAIZ

Berri Txarrak eta Tim McIlrath (Rise Against), berriz ere elkarrekin

Australian da Berri Txarrak eta azken sorpresa ederra Adelaideko kontzertutik. Taula gainean ‘Denak ez du balio’... eta bapatean, ahots gonbidatua norena? Tim McIlrath (Rise Against) berriz! 

Berri Txarrak taldea Australian dago "Infrasoinuak" disko berria aurkezteko biran murgilduta. Australiako Adelaide herrian eskainitako kontzertuan Rise Against taldearekin partekatu dute agertokia... eta noski, Tim McIlrathek abeslaria bertan izanda ezin berreskuratu gabe utzi ‘Denak ez du balio’-ri ahots berezi hori jarri zion Rise Againsteko ahotsaren ekarpena. Taldeak berak partekatu momentu eder hori. Ostiralean zabaldu zuen elkarrekin egindako kontzertuaren ostean.

Kontzertu gehiago ere badituzte inguru haietan eta lagun izango dituzte Rise Againstekoak heldu den asteburuan. Talde amerikarra ere gogoz dagoela dirudi:

Asia, Australia eta Europa

Koreako Busan hirian izan zuten birako lehen kontzertua, joan den urtarrilaren 26an. Txina eta Thailandia zeharkatu ostean, Australian daude egunotan. Indonesia, Katalunia, Estatu espainola, Irlanda eta Ingalaterratik ere igaroko dira eta maiatzaren 20a izango dute Infra Tour 2018 biraren azken kontzertua Edinburgon, hain zuzen ere.

Tartean baina, birak geralekua izango du Euskal Herrian, izan ere Barakaldoko BECeko Bizkaia Aretoa bete nahi du Lekunberriko taldeak datorren martxoaren 17an.

Iazko azaroan plazaratu zuen Berri Txarrak taldeak ‘Infrasoinuak’ diska. Taldearen bederatzigarren estudio lan hau AEBtan grabatu dute udaran zehar eta Bill Stevenson eta Jason Liveromorek ekoitzi dute estudioko lana.