Errigoraren kanpaina berria, hastear

Martxoaren 6tik 20ra Errigoraren ‘Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura’ kanpainaren 5. edizioa izango da eta Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da.

NAIZ|2018/02/27 08:56
Loading player...

Errigoraren ‘Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura’ kanpainaren 5. edizioa hastear da. Zehazki, Martxoaren 6tik 20ra Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da.

Euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldeko produktuak eskuratzeko aukera ematen dute Errigoraren kanpaina honek.

Iaz egin bezala, eskaintza zabalarekin dator kanpaina, izan ere, eskaintzen diren produktu guzti-guztiak ekologikoan ere eskuratu ahal izango dira.

Martxoaren 6tik 20ra, kanpaina bakarrean eskatuko da olioa eta kontserbak. Biak aldi berean eskatu arren, jaso eta ordaindu bi txandatan egingo da.

Kanpainaren atarian urteotako ibilbidea jasotzen duen bideoa zabaldu du Errigorak.