Abian da Euspot, euskarazko spot lehiaketa

Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen euskarazko spot lehiaketaren zazpigarren edizioa martxan da eta aurten Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” gaia landu beharko dute antolatzaileek.

NAIZ+|2018/04/13 09:15
Loading player...

Euspot euskarazko spot lehiaketa abian da eta datorren maiatzaren 2an bukatuko da lanak bidaltzeko epea.

Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen ditu spot lehiaketa honek eta aurten, bere zazpigarren edizioan, “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” gaia aukeratu dute.

2012 urtean sortu zen euskarazko spot lehiaketa hau eta Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Arteman Komunikazioa dira Euspot lehiaketaren bultzatzaile.

Euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea dira lehiaketaren helburuak. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita,sormen erronka horri erantzun behar diote. Antolatzaileek bueltan, aurkeztutako lanei ahalik eta hedapen handiena ematen ahalegintzen dira.

Aurten, “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” gaiari eutsi beharko diote parte hartzaileek, sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egin asmoz.

Sare sozialak gure bizitzako ia esparru guztietara zabaldu diren honetan, praktika horrek gure arteko harremanetan izan duen eragina aztertuko dituzten spotak bilatzen ditu antolakuntzak.«Nerabe zein helduok, sare sozialetan gutaz lantzen dugun irudiari garrantzia handiegia ematen ote diogu? Alderdi birtual horretan jasotzen dugun erantzun, oihartzun eta oniritzi edo oniritzi ezari kasu gehiegi egiten ote diogu?», horiek dira, gaiarekin batera, pausatu dituzten galderak.

Spotik onenak 1.000 euroko saria irabaziko du, haatik beste lau sari ere banatuko dituzte.  Informazio gehiago nahi izanez gero,  www.euspot.eus helbidean aurkituko duzue.