NAIZ+

Bertsomovieda lehiaketa, azken txanpan

Bukatu da Bertsomovieda lehiaketan lanak aurkezteko epea eta ostirala arte bideoak ikusi eta botoa emateko garaia izango da. Guztira 10 ikus-entzunezko aurkeztu dituzte aurten eta maiatzaren 3an izango da sari banaketa. Hemen daude ikusgai lan guztiak.

Bertsomovieda lehiaketan lanak aurkezteko epea bukatuta, bideoak ikusi eta botoa emateko garaia da oraingoa. Guztira 10 ikus-entzunezko aurkeztu dituzte aurten, hiru helduen mailan eta beste zazpi gaztetxoenean. Ostiralera arte bozkatu daiteke, Bertsomovieda.com webgunean. Sari banaketa berriz, maiatzaren 3an izango da, Igartzako jauregian.

Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak antolatu eta bertako Udalak eta ORKLI Kooperatibak lagundutako lehiaketa honen zazpigarren edizioa da aurtengoa. Urtero moduan, bertso bat eta bideo bat uztartzea da lanen ezinbesteko baldintza bakarra.

Ikusgai duzuen lehen lana Marrukak, Portugaleteko proiektu komunikatibo herrikoiak, sortu du eta aurreratu duenez saria irabaziz gero, bilduko duten dirua proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izateko azpiegitura erosteko erabiliko dute.

Xabier Abaunz, Lantz Unanue, Julen Briz, Jon Martinezek egin dute BEITB lana.

‘Lazkao Txiki 1926-1993’ izena ipini diote Goierriko helduen bertso eskolako bertsomovieda.

 

Lesakako bertso eskolako gazteek bertsomoviedarako prestatutako bideoa ostera, ‘Berdinak eskubideetan’ da.

Txakur Gorria sormen taldeak, Amaia Cabero Saizar eta Peru Galbete Labianorekin elkarlanean egindako proiektua da ‘Dastatu’ lana.

Maddi Agirre eta Eukene de los Aires Bertxilika bertso eskolako ikasleek eginiko bideoa da ‘Konplexuak jaurti!’. Gizarteko estereotipoak argitara eman eta salatzeko asmoz sortu dute.

Honakoa Bertxilika bertso eskolako Itsaso Etxaburu, Maialen Vicente eta June Agirrebaltzategik eginiko lana da, bullyinga, transfobia, zenbaki bidez neurtutako gorputzei kritika eginez.

‘Maravillaseko gertaera paranormalak’ da honako lana.

Historiaurrea hartu dute hizpide azken bi lanek