Gure Zirkuak handitasunez emango dio amaiera birari Donostian

Interneteko sarrera guztiak aspaldi agortuta, ostiralean abiatuko ditu Gure Zirkuak Donostiako ikuskizunak.

NAIZ+|2018/10/02 10:46
Loading player...

Euskal artisten topagunea den Gure Zirkua Donostian izango da urrian zehar. Arte diziplina ezberdinetako artistekin gozatzeko aukera eskaintzen du lehen euskal zirkuak eta bukatzear duen lehen bira erabat arrakastatsua izan da.

Ekainean abiatu zuen bira Amezketan, eta herriz herri ibili ostean, azken ikuskizunak Donostian eskainiko dituzte. Saguesen ezarriko dute karpa eta hasiera batean 18 ikuskizun aurreikusi bazituzten ere, sei emanaldi gehiago eskainiko dituzte jasotako harrera dela eta. Pentsa! 12 ordutan saldu zituzten Donostiako 4.000 sarrerak!

Donostiako ikuskizunen bat ikusi nahi izanez gero, sarrerak erosteko azken aukera bihar izango da. Izan ere, Sagueseko txarteldegian bertan jarriko dituzte salgai 17.00etatik aurrera.

Malabarista, magoa, trapezista, pailazo denetarik eta denentzako du Gure Zirkuak eta haur zein helduak gozaraztea du asmo. Ondo baino hobeto betetzen du bere helburua Gure Zirkuak, ikusi bestela udaran zehar ikusle izan direnak sare sozialetan egindako zenbait iruzkin:

Gure Zirkua ikusteko aukera ez baduzue gozatu Youtuben aurkitu dugun bideo honekin: