Arrazakeriaren kontrako menuak asebeteta

SOS Arrazakeriak antolatzen duen ‘Bizilagunak’ ekimenaren zazpigarren edizioak 2.500 lagun baino gehiago batu zituen atzo mahaiaren bueltan.

NAIZ+|2018/11/12 09:01
Bizilagunak_
Berriatuan ‘Bizilagunak’ egitasmoak bildutako lagunak. (Berriatuko ekimena)

58 herrialde ezberdinetako 2.542 pertsona eseri ziren atzo mahaiaren bueltan arrazakeriaren kontrako menua dastatzera. SOS Arrazakeriak bultzatutako ‘Bizilagunak’ kultura arteko bazkarien zazpigarren edizioa izan zen atzokoa, bertako familiak zein Euskal Herrian bizimodu berri bati ekin diotenak mahai beraren bueltan bildu eta euren arteko loturak sustatzea du xede egitasmoak.

Arabako hamabi bat herritan, Gipuzkoako 127 udalerritan eta Bizkaiko lautan egin dituzte hitzorduak, antolatzaileek ohar batean jakitera eman dutenez. Araban 71 bazkari egin dituzte, 1.311 partaiderekin; Bizkaian 32, 331 mahai-lagunekin eta Gipuzkoan 127, 900 pertsonarekin. Guztira, 219 bazkari izan dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa bizi diren 2.542 lagunekin.

Sare sozialetan ere izan dugu bazkarien berri, asko izan baitira hitzordu hauek betikotu eta partekatu nahi izan dituztenak. Hona hemen sarean aurkitutako mezu zein irudi batzuk:

2012an ekimena estreinakoz antolatu zenetik, 10.000 bat izan dira parte hartu dutenak, familiak eta dinamizatzaileak barne. 

ZAS! Zurrumurruen Aurkako Euskal Herriko Sarearen barruan dago ekimena. Sare hau Lakuak eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 20 udalek eta erakundek osatzen dute, elkarbizitza eta begirunea sustatuko dituzten diskurtso eta jarrerak zabaltzeko zein estereotipo eta zurrumurruei aurre egiteko helburuarekin.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK