«Maita dezagun ondo», bertakoa babesteko bideo ederra sarean

 Maita dezagun ondo leloa darama sareetan zabaldu den bideo honek.« Iragana izan aurretik, maita dezagun ondo gurea dena. Bertakoa». Horixe mezua.

NAIZ+|2019/04/02 11:40
Loading player...

«Iragana bihurtu aurretik», ondo maitatzeko deia egiten du sareetan bidea egiten ari den bideo ikusgarri honek. Euskal Herriko paisaia ederrak eta zenbait ekintza erakusten ditu, Miren Amuriza bertsolariak off-eko ahotsa jartzen duen bitartean. Euskal Herria unibertso oso bat kabitzen den herria dela aipatzen badu ere, bideoak bestelako mezua ematen du amaieran: «Iragana izan aurretik, maita dezagun ondo gurea dena. Bertakoa».

Maitadezagunondo.eus webgunea iradokitzen du bideoak, eta webguneak izen bereko zozketa bat proposatzen du. «Maitatzeko ezagutu egin behar denez, bertako produktuen zozketa eder hau irabazi dezakezu; behin ezagututa, ondo maitatzeko», dio bertan irakurri daitezkeen hitzetan. Aurrerago zehaztasun gehiago emango dute, baina oraingoz, hiru sari izango direla jakinarazi dute. Eskaintza bat baino gehiago jarri dute horietako bakoitzean: spa saioak, otorduak..