«Amarekin egunero egotetik 600 km-ko bidaia egin eta gurasoekin bisitetan soilik egotera pasako da Xua»
2019/06/24
Loading player...
Xua-usurbil

 

'Xua gurasoekin etxera' ekimena abiarazi berri dute. Hiru urte beteko ditu urtarrilean Xuak, Valentziako Picassent espetxean jaio eta hazi da orain arte, bertan baititu preso gurasoak, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga. Hamabina urteko espetxe zigorra ezarri zieten eta hamar bete badituzte ere, 3/4-ak aise pasata, preso jarraituko dute gurasoek haurra espetxetik irtetera derrigortzen dutenean. Ekhiñe Saizar Larrañaga da plataformako kideetako bat eta NAIZ Irratian izan da gaur.