G7aren aurrean beste mundu bat eraikitzeko kontragailurra «prest»
2019/08/19
Loading player...
G7_kontragailurra_azken_agerraldia

Asteburuan munduko zazpi potentzietako presidenteak elkartuko dira Biarritzen. G7aren kontrako mobilizazioek «alternatiba solidario, feminista, ekologista, deskolonizatzaile eta arrazakeriaren kontrakoen aniztasuna erakutsiko dute», Eñaut Aramendiren esanetan. Asteazkenetik igandera bitartean Irunen eta Hendaian antolaturiko kontragailurraren inguruan mintzatu da 'G7 Ez!' plataformako kidea.