Gotzon Sánchez, en una imagen de archivo. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Gotzon Sanchezi elkarrizketa Info7 irratian

Gotzon Sanchez agertzen den Coca Colako iragarkiaren kontra Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketaren harira sortu den polemika gogor salatu du euskal aktoreak Info7 irratian. Manipulazioa eta gezurra jarri ditu mahai gainean, izan ere, Coca Colaren ohar ofizialaren zain, bertako Madrilgo lehendakari Marcos de Quintok bere twitter kontuan aurreratu du, Coca Colak iragarki hori ez zuela zentsuratu, kanpaina amaitua zegoela eta ez diola inori barkamenik eskatu beharrik. Dignidad y Justiciak El Mundoren bitartez egindako manipulazio saio baten eta kontrastatu gabeko informazioaren biktima izan dela adierazi du Gotzon Sanchezek.

2014 MAI. 22
Loading...