Hur Gorostiaga: «Ikasleek desobedientzia ekintza bat egin dute frantsesa inposatu nahi dien estatu baten aitzinean»
2019/07/11
Loading player...
Ber_reunion_seaska_barriere_dugrip_eep_baiona_imiquelestorena01

Zientzietako azterketa euskaraz egin zuten, euskararik ezagutzen ez duten irakasleek zuzendu dituzte euren azterketak eta hala ere Seaskako ikasle ia denek gainditu dute brebeta. NAIZ Irratian izan da Hur Gorostiaga Seaskako zuzendaria, pozik emaitzekin eta baita ikasleek erakutsi duten jarreratekin ere, «14 eta 15 urteko ikasle hauek desobedientzia ekintza bat egin dute frantsesa inposatu nahi dien estatu baten aitzinean. Bizitzako ikasgai bat izan da, azterketaren aurrean ikasle bakoitza bere buruaren jabe da eta pozten ahal gara denek erabaki dutelako euskaraz egitea eta beraien hizkuntzari dagokion balioa ematea, Frantziako Estatuak ez bezala».