Goni.
Luis Goñi: «Ez dago herri honen konpromisoari muga jarriko dionik»

Luis Goñik prentsaurrekoa eskaini du arratsaldean Nabarreria plazan. Nabarmendu du azken hilabetetan burututako lanak egin duela posible Iruñeko herri harresia eta Aske Gunea, eta Xabier Sagardoi ‘Xapo’ren eta bere izenean eskerrak eman dizkie horretan lagundu duten guztiei eta konprometitu diren guztiei. Carmen Alba Gobernu espainolaren ordezkariari ere mezua luzatu dio: «Ez dago herri honen aldarria, elkartasun zein konrpomisoari mugak jartzeko kapaza denik eta horren adibide garbia da oraindik hemen ni libre egotea».

2013 URR. 13
Loading...