Zer iradokitzen dizu kolore arrosak?
2019/08/08
Loading player...
071_rosa50

Arrosari sakon begiratu dio Irati Jimenezek 7Kn argitaratu duen erreportaian historian zehar eta leku ezberdinetan kolore honek izan dituen konnotazio eta erabileren inguruko informazio zabalarekin. Feminitatearekin lotzen dugun kolorea hau “mikroskopiopean” dugula esan digu Jimenezek, “feminitatearekin lotzen ditugun tasun, kolore, forma eta gauza guztiekin gertatzen zaigun bezala”. Honen aurrean, “osatuko gaituen” begirada bat defendatzen du. Arrosa nola erabili den eta erabiltzen den jakin nahi baduzu, entzun Jimenezekin izan dugun solasaldi ederra.