Hesian taldeko Ane Bastida, Fran Urias eta Zuriñe Hidalgok aurkeztu dute disko berria. (Monika DEL VALLE / FOKU)
Zuriñe Hidalgo (Hesian): «Erritmo rockeroagoak ditu 'Hasiera' disko berriak, kantuek hala eskatuta»

Gaur aurkeztu du Hesian taldeak bere zortzigarren estudioko diskoa. Hamar kantuz osatutako lana da 'Hasiera'. Madril, Girona, Bartzelona eta Arbizuren bueltan aritu dira azken hilabeteetan grabatzen eta nahasten. Zuriñe Hidalgo abeslariak Info7 Irratian azaldu duenez, «kantu bakoitzak eskatzen zuena jarri diogu, gehienetan haizerik ez dago». «Barru-barrutik idazitako eta sortutako kantuak» entzungai dira Hidalgoren esanetan. Abesti «sinbolikoak» atera zaizkie, entzuleak «bere eremura eraman eta bere interpretazioa» emango diona.

2018 AZA. 21
Loading...