Immigrazio-legea salatu zuten herritarrek Baionako karriketan gaindi, urtarrilarilaren 21ean.
Immigrazio-legea salatu zuten herritarrek Baionako karriketan gaindi, urtarrilarilaren 21ean. (Patxi BELTZAIZ)
Lehen aldikoz pagolarrek dituzte Xiberoako maskaradak antzeztu. Lehen emanaldia urtarrilaren 21an iragan zen.
Lehen aldikoz pagolarrek dituzte Xiberoako maskaradak antzeztu. Lehen emanaldia urtarrilaren 21an iragan zen. (Patxi BELTZAIZ)
FDSEA 64ren deiari erantzunez, Euskal Herriko laborariek A63 autobidea blokeatua zuten urtarrilaren 23tik 29ra.
FDSEA 64ren deiari erantzunez, Euskal Herriko laborariek A63 autobidea blokeatua zuten urtarrilaren 23tik 29ra. (Guillaume FAUVEAU)
Dardararik gabe, Battitt Ducassouk Mathieu Ospital menderatu zuen Frantziako Elite Pro txapelketako finalean, buruz burukoan (40-27), otsailaren 18an. Zazpigarren sagaratzea, errekorraren sinonimo zena.
Dardararik gabe, Battitt Ducassouk Mathieu Ospital menderatu zuen Frantziako Elite Pro txapelketako finalean, buruz burukoan (40-27), otsailaren 18an. Zazpigarren sagaratzea, errekorraren sinonimo zena. (Patxi BELTZAIZ)
Gazte amikuztarrek Donapaleuko plaza libertitu zuten otsailaren 18an.
Gazte amikuztarrek Donapaleuko plaza libertitu zuten otsailaren 18an. (Andrea IBARRA)
Ipar eta Hego Euskal Herriko hirigintza hautuak eztabaidatu ziren otsailaren 21ean.
Ipar eta Hego Euskal Herriko hirigintza hautuak eztabaidatu ziren otsailaren 21ean. (Patxi BELTZAIZ)
Errusia eta Ukrainaren arteko gatazka hasi eta bi urtera, Ipar Euskal Herriko ukrainar komunitateak elkarretaratze bat antolatu zuen Baionako herriko etxearen aitzinean, otsailaren 24an.
Errusia eta Ukrainaren arteko gatazka hasi eta bi urtera, Ipar Euskal Herriko ukrainar komunitateak elkarretaratze bat antolatu zuen Baionako herriko etxearen aitzinean, otsailaren 24an. (Nahia GARAT)
Pisuzko lekukoak agertuko ziren Luhusoko auziko epailegoaren aitzinera.
Pisuzko lekukoak agertuko ziren Luhusoko auziko epailegoaren aitzinera. (Patxi BELTZAIZ)
Korrika Baiona
Martxoaren 24ean eguerdian ailegatu zen 23. Korrika helmuga zuen Baionako Askatasunaren plazara. (Gorka RUBIO | FOKU)
Korrikarekin batera 36 migratzaile muga pasatzen lagundu zituen eragile talde batek.
Korrikarekin batera 36 migratzaile muga pasatzen lagundu zituen eragile talde batek. (Guillaume FAUVEAU)
Mugimendu abertzalearendako bide-orria aurkeztu zuen Bagirak Aberri Egunean, martxoaren 31an.
Mugimendu abertzalearendako bide-orria aurkeztu zuen Bagirak Aberri Egunean, martxoaren 31an. (Guillaume FAUVEAU)
Xingar Feriaren 561. edizioak hasiera distiratsua izan zuen apirilaren 4ean.
Xingar Feriaren 561. edizioak hasiera distiratsua izan zuen apirilaren 4ean. (Patxi BELTZAIZ)
ELB, Lurzaindia eta Ostia sarearen deialdiari jarraituz, Marieniako higiezin proiektuaren kontrakoek Kanboko herriko kontseilua blokatu zuten apirilaren 10ean.
ELB, Lurzaindia eta Ostia sarearen deialdiari jarraituz, Marieniako higiezin proiektuaren kontrakoek Kanboko herriko kontseilua blokatu zuten apirilaren 10ean. (Guillaume FAUVEAU)
LGBTQIA+ mugimendua Ipar Euskal Herri barnealdean bizirik delaren erakusleiho, Bekat'Urosen bigarren edizioa ospatu zen apirilaren 20an Atharratzen.
LGBTQIA+ mugimendua Ipar Euskal Herri barnealdean bizirik delaren erakusleiho, Bekat'Urosen bigarren edizioa ospatu zen apirilaren 20an Atharratzen. (Guillaume FAUVEAU)
Euskal hizkuntza eta kulturaren folklorizazioaz harago, bertan herri bizi bat badela erakutsi zuen Nafarroaren Egunak apirilaren 28an.
Euskal hizkuntza eta kulturaren folklorizazioaz harago, bertan herri bizi bat badela erakutsi zuen Nafarroaren Egunak apirilaren 28an. (François BERLAND)
Maiatzaren 3an Donibane Lohizuneko hotel batean hilik atzeman zuten emaztearen kasuan Justiziak ez zuela funtzionatu salatu zuen mugimendu feministak maiatzaren 6ean.
Maiatzaren 3an Donibane Lohizuneko hotel batean hilik atzeman zuten emaztearen kasuan Justiziak ez zuela funtzionatu salatu zuen mugimendu feministak maiatzaren 6ean. (Guillaume FAUVEAU)
Maiatzaren 12an iragan zen Herri Urrats, Senperen. Usaiako ekitaldiekin, besta, aldarrikapena eta engaiamendua izan zituen 41. edizioak.
Maiatzaren 12an iragan zen Herri Urrats, Senperen. Usaiako ekitaldiekin, besta, aldarrikapena eta engaiamendua izan zituen 41. edizioak. (Patxi BELTZAIZ)
Azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidea aldarrikatzera atera ziren Bernat Etxepare lizeotik maiatzaren 17.
Azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidea aldarrikatzera atera ziren Bernat Etxepare lizeoko ikasleak maiatzaren 17. (Patxi BELTZAIZ)
Ur artean iragan zen olinpiar sua Euskal Herritik, Baionako Errobi ibaian gaindi.
Ur artean iragan zen olinpiar sua Euskal Herritik, Baionako Errobi ibaian gaindi, maiatzaren 20ean. (Guillaume FAUVEAU)
Baionako karrikak bete ziren RN alderdiaren kontrako manifestazio inprobisatuan, ekainaren 10ean.
Baionako karrikak bete ziren RN alderdiaren kontrako manifestazio inprobisatuan, ekainaren 10ean. (Guillaume FAUVEAU)
Ekainaren 19arekin, marra berri bat gurutzatu zuen frantziar Gobernuak, militante politiko ezagunak atxilotuz. Hain zuzen, Terrenoko Ekintzak Koordinatzeko Taldeko (CCAT) hamaika kide atxilotu zituen.
Ekainaren 19arekin, marra berri bat gurutzatu zuen frantziar Gobernuak, militante politiko ezagunak atxilotuz. Hain zuzen, Terrenoko Ekintzak Koordinatzeko Taldeko (CCAT) hamaika kide atxilotu zituen. (Patxi BELTZAIZ)
Imanol Pradales Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakari izandatua izan zen ekainaren 20an.
Imanol Pradales Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakari izandatua izan zen ekainaren 20an. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Euskal Herria Zuzenean «giro goxo eta sanoan» iragan zen Arberatzen.
Euskal Herria Zuzenean «giro goxo eta sanoan» iragan zen Arberatzen. (Guillaume FAUVEAU)
Fronte Herritar Berriko hautagai Peio Dufauk bildu zituen boz gehien uztailaren 7an. Lehen diputatu ezkertiar eta abertzalea da Parisen.
Fronte Herritar Berriko hautagai Peio Dufauk bildu zituen boz gehien uztailaren 7an. Lehen diputatu ezkertiar eta abertzalea da Parisen. (Patxi BELTZAIZ)
Lapurdiko hiriburua bost egunez jantzi zen zuriz eta gorriz, adin guzietako bertako eta kanpoko bestazaleei denetariko ekitaldiak eskainiz.
Lapurdiko hiriburua bost egunez jantzi zen zuriz eta gorriz, adin guzietako bertako eta kanpoko bestazaleei denetariko ekitaldiak eskainiz. (Guillaume FAUVEAU)
Hamar urte eta gero, kabalkada itzuliko zen Lekornera uztailaren 28an.
Hamar urte eta gero, kabalkada itzuliko zen Lekornera uztailaren 28an. (Patxi BELTZAIZ)
Xiberoa naziengandik liberatu zutela 80 urte beteko ziren agorril honetan
Xiberoa naziengandik liberatu zutela 80 urte beteko ziren agorril honetan ((Les Basses Pyrenees dans la Seconde Guerre Mondiale))
   Baionako Euskal Museoa etorkizunari begira ezarri da mendeburua ospatuz.
Baionako Euskal Museoa etorkizunari begira ezarri da mendeburua ospatuz. (Patxi BELTZAIZ)
Uda aitzin eta uda ondotik, hori izan zen Inesa de Gaxen biziberritzeko hautaturiko epea. Xarnegutarrak urtebetez jo eta su lanean ibili ondotik, ekainean aurkeztu zuten lehenengoz pastorala, Bastidan. Irailarekin, Bardozen txanda izan zen.
Uda aitzin eta uda ondotik, hori izan zen Inesa de Gaxen biziberritzeko hautaturiko epea. Xarnegutarrak urtebetez jo eta su lanean ibili ondotik, ekainean aurkeztu zuten lehenengoz pastorala, Bastidan. Irailarekin, Bardozen txanda izan zen. (Guillaume FAUVEAU)
Ipar Euskal Herriko gaurko egoeraren lekuko Arkaitz Aguerretxe Colina, Bizia zentroko zerbitzuburu den neuropsikologoa eta adikzioetan aditua kontsumoaren normalizazioaz eta honen eraginez aritu zen irailan KAZETA atarian.
Ipar Euskal Herriko gaurko egoeraren lekuko Arkaitz Aguerretxe Colina, Bizia zentroko zerbitzuburu den neuropsikologoa eta adikzioetan aditua kontsumoaren normalizazioaz eta honen eraginez aritu zen irailan KAZETA atarian. (Naiz)
A63 autobidearen eta Leroy Merlin saltegi biribilgunearen arteko trukagailuaren artean, Baionan, bigarren bide bat sortzeko lanak 2025eko bigarren hiruhilekoan hasiko dira.
A63 autobidearen eta Leroy Merlin saltegi biribilgunearen arteko trukagailuaren artean, Baionan, bigarren bide bat sortzeko lanak 2025eko bigarren hiruhilekoan hasiko dira. (Patxi BELTZAIZ)
Biarritzeko Marion aintzira familia eta lagun artean besta euskaraz egiteko tokia bilakatu zen irailaren 22an.
Biarritzeko Marion aintzira familia eta lagun artean besta euskaraz egiteko tokia bilakatu zen irailaren 22an. (Guillaume FAUVEAU)
Euskal Kostaldeko Erietxeko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren harira, intersindikala eta langileak mobilizatu ziren irailaren 24an.
Euskal Kostaldeko Erietxeko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren harira, intersindikala eta langileak mobilizatu ziren irailaren 24an. (Patxi BELTZAIZ)
Errobik gainezka egin ondoren uholdeak izan ziren Lapurdiko hiriburuan urriaren 17an.
Errobik gainezka egin ondoren uholdeak izan ziren Lapurdiko hiriburuan urriaren 17an. (Patxi BELTZAIZ)
Arboti-Zohortako trenbide zaharra bizikleta bidea inauguratu zuten urriaren 26an.
Arboti-Zohortako trenbide zaharra bizikleta bidea inauguratu zuten urriaren 26an. (Patxi BELTZAIZ)
Bertze sei hilabetez mugetako kontrolak berrezartzeko asmoa baieztatu zuen, urrian, Parisek Heldu den azaroaren 1etik eta 2025eko apirilaren 30era arte.
Bertze sei hilabetez mugetako kontrolak berrezartzeko asmoa baieztatu zuen urrian Parisek Heldu den azaroaren 1etik eta 2025eko apirilaren 30era arte. (Gorka RUBIO | FOKU)
Sutea izan zen urriaren 28ko gauean, Donamartirin kokatua den Arberoako Ikastolan.
Sutea izan zen urriaren 28ko gauean, Donamartirin kokatua den Arberoako Ikastolan. (Guillaume FAUVEAU)
Lurrama
Lurrama (Patxi BELTZAIZ)
Palestina Makea
Ehunka lagun batu dira Makean Addameer elkarte palestinarraren alde sostengua biltzeko helburu zehatza zuen ekimenean, azaroaren 18an. (Guillaume FAUVEAU)
2024 urtea iruditan

2024 urtea gorabeherez betea izan da. Mobilizazio eta aldarrikapenak nagusitu dira, horien artean etxebizitza, laborantza edota migratzaileen elkartasunean. Euskal kultura eta euskararen aldeko alderrikapen eta herri ekitaldiak ugariak izan dira eta oro har gizarte ekimeneko iniziatibek ez dute etenik izan. Klima aldaketaren ondorioak ere pairatu eta aurre egin behar izan diote herritarrek eta gai horren inguruko sentsibilizazio lana etengabea izan da. 

Gurean, Guillaume Fauveau eta Patxi Beltzaiz argazkilariek eskaini dizkigute Ipar Euskal Herriari lotutako gaurkotasunaren irudiak. Urtean zehar hartu dituzten argazkien bilduma egin du KAZETA.EUS atariak. Haienekin batera, Fokuko argazkilarien eta hainbat kolaboratzaile eta herri eragileenak ere osatzen dute urteko gertakariak erakusten dituen galeria.

2024 urtea intentsua izan da. Espero dezagun 2025a berri onez betea izatea.

2024 AZA. 19