
Sanferminak abiatu dira, eta hilaren 14ra arte besta giroan murgilduko da Nafarroako hiriburua. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Udaletxeko plaza jendez gainezka zela abiatu dira 2026ko sanferminak Iruñean. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Urte osoko itxaronaldiari amaiera emateko irrikan, bestazaleak zapiak airean. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Ikurrak eta aldarrikapenak ez dira falta aurten ere Iruñeko udaletxeko plazan. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Ikurriñak eta Palestinako banderak erakutsi dituzte Iruñeko udaletxeko plazako balkoietatik. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Sekulako beroa zen gaur eguerdian Iruñean, baina horrek ez ditu bestazaleak beldurrarazi. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Hidratazioa zinez garrantzitsua da sanferminetan, baina aurtengo beroarekin are gehiago. Alkoholari kasu egin eta ura edatea gomendagarria da. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Palestinaren kontra burutzen duen genozidioa ardatz, Israelen aurkako banderola bat udaletxeko plazan. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Sanferminetan musika ezinbesteko osagaia da, udaletxeko plazatik bertatatik hasita. (Idoia ZABALETA | FOKU)

40 bat gaitero abiatu dira Ipar Euskal Herritik Iruñera udaletxeko plazan besta giroa ezartzen laguntzeko. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Joseba Asiron Iruñeko auzapeza, udaletxeko balkoian, txupinazoaren ekitaldian. Jean Louis Fernandez medikuak eta Araceli Sergio Tafallako ZIUko erizainak bota dute, aurten, txupina. (Iñigo URIZ | FOKU)
2026ko sanferminetako txupina
Atzerakontua aspalditik abiatu bazen ere, gaur goizean erlojuari begira esnatu dira Iruñean nahiz Lesakan. Oso bestelako tamainako herriak izanik ere, bi nafar plazetan tenore berdinean lehertu da besta.
2026 UZT. 06




