










Altzoko Handiaren hezurdurak «etxean» jarraitzen du eta jarraituko du
Migel Joakin Eleizegiren hezurrak Altzo Azpiko hilerrian aurkitu dituzte, zenbait zurrumurru eta hipotesiek esaten zutena gezurtatuz. 1861. urtean hil zen Altzoko Handia eta bi mende beranduago bere hezurrak «etxean» agertu dira. Aranzadi Zientzia Elkartea arduratu da indusketa lanez eta hezurren tamaina «apartekoek» erakusten dute Altzoko Handiari dagokion hezurdura dela. Uste da zabaleraz 2,42 metro neurtzera heldu zela Eleizegi eta garaieraz, 2,20 metrotik 2,40 metrora bitartean.
2020 ABU. 17