Aske Gunea Ondarroan, laugarren egunez
2013/05/13

Goizaldean hiru aldiz izan da Ertzaintza Ondarroako Aske Gunean, baina ez du Urtza Alkorta atxilo eraman. Laugarren egunari ekin diote herri harresian. Asanblada egin dute goizean eta agerraldia ondoren; Estefania Beltran de Herediari «zintzo» mintzatzeko gonbita luzatu dio Alkortak.