
Isiltasunean iragan da Pariseko atentatuen biktimen omenez egin den elgarretaratzea, Baionan. © Isabelle MIQUELESTORENA

Zortzirehun eta mila pertsonen artean bildu dira Baionan, azaroaren 14ean. © Isabelle MIQUELESTORENA

Terrorismoaren, etorkinen eta erlijioen arteko nahasketarik ez egitea galdegin dute hainbat eragilek. © Isabelle MIQUELESTORENA

Hautetsiz inguraturik, "xutik" egoteko galdegin du Baionako auzapezak, Jean-Rene Etchegarayk. © Isabelle MIQUELESTORENA

"Ez gara beldur!" oihukatzen zuten haur batzuek Baionako elgarretaratzean. © Isabelle MIQUELLESTORENA

Frantses eta espainiar poliziek kontrolak ezarri dituzte mugetan. © Isabelle MIQUELESTORENA
Atentatuen ondotik dolua
Pariseko azaroaren 13ko gertakarien biharamunean, elgarretaratzeak antolatu dituzte Lapurdi kostaldeko hainbat hiritan. Larunbatean, Baiona, Biarritz eta Angelun izan dira eta igandean, Hendaian eta Donibane Lohizunen antolatu dituzte, eguerdian. Baionan, kultura eta kirol ekimenak mantendu dituzte, baina hiru egunez Estatu osoa doluan da ofizialki. Atentatuen harira, kontrolak jarri dituzte Hendaian eta Pausun.
2015 AZA. 14

La romería de Kornites reúne a miles de personas en el monte Serantes

Hasi zuen bezain indartsu amaitu du Ernaik 2026ko Gazte Topagunea

Un partido donde no importa el resultado

Gazte bazkari jendetsu batekin, indar betean jarraitzen du Topaguneak Abadiñon

Ehundaka gazte independentista elkartu dira Abadiñon, Gazte Topagueneari hasiera emateko