
Futbol-zelai txikiak antolatu dira San Mames inguruan partidak jokatzeko. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Euskaraldiarekin bat eginda, bertso saioak antolatu dituzte kalean. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Gazteenek aurpegia margotzeko aukera izan dute derbia hasi aurretik. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Puzgarriekin ere disfrutatzeko aukera aparta izan dute athleticzale eta realzaleek. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Janariak eta edariak ez dira faltatu. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Zale txuri-urdin bat, Realaren banderarekin San Mames inguruan. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Athleticeko eta Realeko jokalariak bat etorri dira Euskaraldiarekin San Mames barruan. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Qatarreko Mundialari boikota egiteko deia egin diote harmailetan. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Euskal Selekzioaren aldeko aldarria ozen entzun da San Mamesen. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Ondoren, derbian, Reala nagusi izan da. Irudian, Nerea Eizagirre baloia jaurtitzen. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Athleticeko jokalariek gol bat ospatzeko aukera izan dute euren zaleen aurrean. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Azkenean derbia Realarentzat izan da (1-3). (Aritz LOIOLA | FOKU)
Athletic-Reala derbiko giroa iruditan
Emakumezkoen Lehen Mailako derbia jokatu dute larunbat honetan Athleticek eta Realak San Mamesen. 20.00etatik aurrera bi taldeetako jokalariek kuskizuna eskaini dute zelaian, baina partida baino lehen giroa apartekoa izan da estadioaren inguruan antolaturiko ekimen ezberdinetan.
2022 AZA. 19