Azken agurra Jon Lopategiri Muxikan
2019/02/09

Bertsolari, bertsozale eta euskal kultura eta gizarteko jende andana elkartu da Muxikan Jon Lopategi bertsolari handiari azken agurra emateko. Bertan izan dira, besteak beste, enbeitatarrak, Bizkaiko azken txapelduna, Onintza Enbeita, ere bai. Kirol eremuan izen handia, Jose Anjel Iribarrena, poltika mundutik Arnaldo Otegi eta musikarenetik Josu Zabala, Mikel Urdangarin eta Alex Sardui, besteak beste. Bertso munduko izen nagusiak ere bertan izan dira, noski, eta hitz neurtua izan da protagonista elizkizunean eta baita kanpoan sortu diren hizketaldietan ere.

(Aritz LOIOLA / FOKU)