Jendetza bildu zen ostiralean Mendizabalan.  (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Prentsari argazkiak ateratzea galarazi zion Strait Catsekin batera, Lucero izan zen ostiraleko kartelburu. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Konplizitatea eta indarra erakutsi zituzten The Living Endekoek. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Eguraldia eta rock giroa, biak izan ziren bikainak.  (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Eszenatokia beltzez tindatu zuen Deadland Ritualsek. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Rock jaialdirako prest, janzkera dotoreenak erakutsi zituzten hainbatek. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Orrazkera ere bada identitatearen ispilu. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Belaunaldi berriak ere murgildu arazi zituzten jaialdian. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Eta lagunarteko giro goxoek jantzi zituzten kontzertuen arteko tarteak. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Aspaldiko lagunen topaleku, eta berrien iturburu, ere bada Azkena. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Larunbatean Corrosion of Conformity izan zen izar nagusienetakoa.  (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Neko Case, egungo kantautore garrantzitsuenetakoa ere izan zen Azkenan.  (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Gitarrak gogoz astindu zituzten Tesla taldekoek.  (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Publikoak esker ona adierazi zieten oholtzatik pasa ziren taldeei.  (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Azkena Rock, jendetsua bezain ahaltsua

Azkena Rock-ek egina du bere lekua Europako musika jaldien artean. Aurten, Gasteizko jaialdiak 36.000 pertsona bildu ditu, iazko zifra gaindituta (31.250 izan ziren) eta, antolakuntzatik pozarren egin dute balorazioa: Azkena «rock jaialdi handien multzoan» sartu dela eta «Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa» bilakatu dela esan dute.

Helarazitako datuen arabera, ostiralean 17.000 lagun bildu ziren Mendizabalan, eta atzo, berriz, 19.000. Horien artean hainbat familia ikus zitezkeen eta, antolakuntzatik azaldu dutenez, hori seinale ona da belaunaldi berriak erakartze aldera. Azken datu adierazgarri bat: hurrengo urterako salgai jarri diren 3.000 bonoak agortu dira jada.

2019 EKA. 23