Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Irekidura ofizialaren aitzineko orenetan, herritarrak zuri-gorriz jantziak dira jadaneko, besta egitarauari hasiera emateko. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Urteroko legez, 12,8 kilometroko ‘Foulée du festayre’ lasterketarekin hasi da Baionako Besten abiatze eguna. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Emilie Morier, triatloiko munduko txapelduna gailendu da gaur, 53 minutu eta 53 segundoko lasterketa eginez. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Jason Pointeauk irabazi du gizonezkoen lasterketa, 44 minutu eta 33 segundotan zeharkatu baitu helmuga. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
‘Foulée du festayre’ elbarrituendako lasterketa ere bada, aurtengoan Élodiek irabazi duena. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Besten abiatze eguneko beste gertakariri klasikoa, Munduko Biper Omeleta Lehiaketa izan da gaur goizean Paul-Bert plazan. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
Batzuk lasterka ziren bitartean, beste batzuk munduko omeletarik onena hautatzeko lanetan ziren. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Bestak 2024 mercredi - asteazkena
2022an bezala, aurten Gela Tiki peñak irabazi du munduko biper omeleta onenaren saria. (Patxi BELTZAIZ)
Baionako Besten abiatzea 2024

Heldu dira data berrietan eta berrikuntza anitzekin ospatuko diren Baionako Bestak. Herriko etxeak 17:00etan emana du irekidura ofizialerako hitzordua, nahiz eta oren batzuk aitzin, besta egitarauari ekin eta karrikak betetzen hasi diren.

2024 UZT. 10