Itxura hau zuen Kobetamendiko oholtza nagusia Kylie MInoguen kontzertuan.
Itxura hau zuen Kobetamendiko oholtza nagusiak Kylie MInoguen kontzertuan. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Pop-aren erreina bat dela erakutsi zuen australiarrak. Ikuskizun zaindu bat ekarri zuen Bilbora.
Pop-aren erreinetako bat dela egiaztatu zuen australiarrak. Ikuskizun zaindu bat ekarri zuen Bilbora. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Zure oinetara, Kylie.
Zure oinetara, Kylie. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Australiarraren kontzertuaren aurretik, dantza egiteko gogoz.
Australiarraren kontzertuaren aurretik, dantza egiteko gogoz. (Aritz LOIOLA | FOKU)
L’Impératrice frantziar seikoteak disko-giroa berotu zuen Kylie Minogueren kontzertuaren aurretik.
L’Impératrice frantziar seikoteak disko-giroa berotu zuen Kylie Minogueren kontzertuaren aurretik. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Kontzertu bat modu desberdinetan bizi daiteke. Kanpotik...
Kontzertu bat modu desberdinetan bizi daiteke. Kanpotik... (Aritz LOIOLA | FOKU)
... edo barrutik. Eta mugikorra, beti lagun.
... edo barrutik. Eta mugikorra, beti lagun. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Janus Lester, gozatzen.
Janus Lester, gozatzen. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Janus Lester V formazioan agertu zen: sei musikariak eta bera erdian.
Janus Lester V formazioan agertu zen: sei musikariak eta bera erdian. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Olatz Salvador tekletan eta koroetan, Janus Lesterren lagun.
Olatz Salvador tekletan eta koroetan, Janus Lesterren lagun. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Alice Phoebe Lou hegoafrikarrak atmosfera lasaia sortu zuen.
Alice Phoebe Lou hegoafrikarrak atmosfera lasaia sortu zuen. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Carolina Durante madrildarren abeslariak, ebakuntza baten ostean makulu baten laguntza behar izan zuen arren, giroa berotu zuen.
Carolina Durante madrildarren abeslariak, ebakuntza baten ostean makulu baten laguntza behar izan zuen arren, giroa berotu zuen. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Mezu hau irakurri dezatela Carolina Durante taldekoek.
Mezu hau irakurri dezatela Carolina Durante taldekoek. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Agur Kobetamendi, datorren urtean BBK Liven 20. urteurrena ospatuko baitugu.
Agur Kobetamendi, datorren urtean BBK Liven 20. urteurrena ospatuko baitugu. (Aritz LOIOLA | FOKU)
BBK Live: Kylie Minogue erregina gurtu ondoren, 2026ko 20. edizioari so

Kylie Minogue australiarrak dantza-pista bihurtu zuen Kobetamendiko zelaia larunbat gauean, Bilbao BBK Live jaialdiaren hirugarren eta azken egunean. Larunbatekoa izan zen jende gehien bildu zuen eguna, Last Tourrek igandean bertan baieztatu duenez.

Bilboko jaialdi erraldoiaren hemeretzigarren edizioa izan da aurtengoa, eta 50 herrialde baino gehiagotako 115.000 lagunek gozatu ahal dute hiru egunetan programatutako kontzertuez. Kontuan hartu beharreko datu bat: jaialdira gertaratu diren zaletuen batez besteko adina 34 urtetik 32ra jaitsi da, eta «gero eta publiko gazteago eta anitzagoa» da jaialdikoa, antolatzaileen arabera.

Dagoeneko Bilbao BBK Live 2026ra begira dago; izan ere, uztailaren 9an, 10ean eta 11n bere 20. urteurrena ospatuko baitu. «20 urte dira, eta zenbaki horrek ez du bakarrik denboraren joana adierazten, baizik eta dagoeneko guztion imajinario musikal kolektiboaren parte den tokia dela Kobetamendi», antolatzaileen arabera.

2025 UZT. 13