
Sutea goizeko laurak aldean piztu da Juan Nardiz kaleko etxe batean. (Alaia / BERMEO)

Inguruko sei eraikini eragin die suteak. (Alaia / BERMEO)

Hamarnaka herritar etxeetatik atera behar izan dituzte sutearen ondorioz. (Alaia / BERMEO)

Sutea itzaltzeko lanetan hiru suhiltzailek, udaltzain batek eta ertzain batek zauriak izan dituzte. (Alaia / BERMEO)

Sutearen abiapuntua hutsik zegoen etxebizitza hau izan da. (NAIZ.INFO)

Goizeko bostak aldean erori da sutearen abiapuntua izan den eraikina. Suteak eragin dien kale batzuetara ezin dela sartu adierazi du Udaltzaingoak. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Suhiltzaile bat garabi batean, sua amatatzen. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Inguruko etxebizitzetara zabaldu da sutea. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Suhiltzaileak garabian. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Emakume bat suteak eragindako kalteei begira. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Bost eraikin behera erori dira eta beste askok kalte handiak jasan dituzte. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Juan Nardiz, Erremedio, Nekazari eta Intxausti kaleetako herritarrak atera dituzte euren etxeetatik. Harrituta eta izututa jarraitu dituzte herritarrek itzaltze lanak. (@gara_anearruti)

Suhiltzaileak, hondakinen artean lanean. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Kalte ugari eragin ditu suteak. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Idurre Bideguren Bermeoko alkatea, Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Bermeoko sutea iruditan
Bermeon izan den suteak lau eraikin suntsitu ditu eta zaurituak izan dira. Hamarnaka pertsona euren etxeetatik kanporatu behar izan dituzte.
2013 API. 11




