
Inoren Eroni Ni laukoteak eman zion gaualdiari hasiera. (Gorka RUBIO | FOKU)

Borja Iglesias Inoren Ero Ni taldeko gitarra-jotzaileak maisuki erabiltzen ditu tresna desberdinak. (Gorka RUBIO | FOKU)

Okene Abrego lurrean eserita bozgorailua eskuan hitzak errezitatuz. (Gorka RUBIO | FOKU)

Etxeluze Gaztetxean ospatu zuen Bidehutsek 18. urteurreneko jaia (Gorka RUBIO | FOKU)

350dik gora lagun elkartu ziren Orioko Etxeluzen Bidehutsen eskutik izan zen kontzertuan. (Gorka RUBIO | FOKU)

Gauerdiarekin hasi zen Lisabö taldearen emanaldia, irudian Karlos Osinaga ‘Txap’ taldekideen konplizitate bila. (Gorka RUBIO | FOKU)

Sergio Gonzalez da egun Lisabö taldeko bi bateria-jotzaileetako bat. (Gorka RUBIO | FOKU)

Xabi Zabala baxuarekin gozatuz Jabi Manterola egurrean ari den bitartean. (Gorka RUBIO | FOKU)

Karlos Osinaga ‘Txap’ barruan duen guztia kanporatzen. (Gorka RUBIO | FOKU)

Eneko Aranzasti da Lisabö taldean aritzen den bigarren bateria-jotzailea. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bidehutsen 18. urteurren festa Orioko Etxeluze gaztetxean
Zigiluko parte diren Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeak aritu ziren urtemugako kontzertuan musika eskaintzen.
2025 OTS. 23




