
Olatuak bortitz gaur goizean Plentzian. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Olatu ikusgarriak Plentzian. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Bi pertsona argazkiak ateratzen, Plentzian. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Belharra olatu erraldoia, Urruñatik ikusita. (Gaizka IROZ)

Surflarientzat gozamena da Belharra olatua. (Gaizka IROZ)

Surflariak eta uretako motorrak, Belharra olatuan. (Gaizka IROZ)

Irudi ikusgarriak utzi ditu Belharrak Lapurdiko kostaldean. (Gaizka IROZ)

Biarritzen, argazkiak ateratzen Ama Birginaren arroka delakoan. (Gaizka IROZ)

Olatuak Biarrizko Kasinoraino iritsi dira. (Gaizka IROZ)

Hondartza handiko kafetegietako terrazak hondarrak hartu ditu Biarritzen. (Gaizka IROZ)

Zarautzen hartutako irudia; atzean, Getaria. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Goizean itsasoak zakar jarraitzen du. Irudian, Zarauzko malekoia. (@kalaportu)
Bilbon, ‘Ulises’ estatua bota du haizeak Itsas Museoaren kaian. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Donostiako Kaskazuri jatetxean kalte handiak izan dira. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Donostian Paseo Berria gainditu eta Alde Zaharreraino iritsi zen ura. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Atzokoan, arratsaldeko 20.00etatik aurrera bizi izan ziren momenturik larrienak, itsasgorarekin. Irudian, Donostiako Kursaaleko zubia. (@Javier_Vegas))

Paseo Berria itxi egin behar izan zuten uraren indarraren eraginez. (@ilizarra)

Donostiako Zuloaga plazan hartutako irudia. (@Usurramendi)

Zumaian ere izan zen itsaso zakarrik. (@Oihanaurkidi)
Itsas denboraleak irudi ikusgarriak utzi ditu kostaldean
Alerta laranja ezarrita dago euskal kostaldean itsas denboralearen eraginez. Hamar metro arteko olatuak izan dira zenbait tokitan. Donostian, esaterako, Parte Zaharreraino sartu zen ura. Plentzian, Zarautzen, Biarritzen... irudi ikusgarriak ikusi dira. Belharra olatu erraldoia ere agertu da Lapurdiko kostaldean, surflarien gozamenerako.
2014 URT. 07




