Bueltan da Pitxu
2020/02/10

Maskaraden garaia heldu da. Lehen emanaldia eskaini dute Altzürüküko gazteek otsailaren 9an. Apirilaren 26ra bitartean, herriko gazteek 11 emanaldi eskainiko dituzte Xiberoko hainbat herritan. Orotara, berrogei bat lagunek parte hartu dute ihauteri garaian antolatzen den ikusgarrian. Dantzariez gain, gazteek hainbat pertsonaia jokatuko dituzte, hala nola, Pitxurena, Txerrero, Gatuzain, Kantiniersa, Jauna, Anderea, Laborari eta Laborarixa. Heldu den hitzordua Irurin iraganen da otsailaren 16an.