
Galdeketen egunak festa egun ere izan ohi dira.

Bermeoko udal ordezkariak izan dira boto-paperekin lehenak.

Ana Tere Bengoetxearen hitzartzearen ostean zabaldu dituzte hautetsontziak.

Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia ere gerturatu da bozkatzera. (@BusturiaHitza)

Zelai Nikolas eta Josu Etxaburuk eman dute lehen parte hartze datuen berri.

Kantu jiran aritu dira Gernikan hautetsontziak irekita ziren bitartean.

Umore ona nagusitu da guztiaren gainetik.

Harrotasunez bertaratu dira herritarrak botoa ematera.

Helduenek ere botoa ematera bertaratzeko astia hartu dute.

Jende ilarak ere eratu dira botoa emateko.
Bultzada berri bat eman diote galdeketen olatuari Busturialdea eta Arrigorriagan
Galdeketen aroan bete-betean da Euskal Herria, eta euren alea jarri nahi izan dute Busturialdea eta Arrigorriagak ere. Milaka lagun gerturatu dira igande honetan hautetsontzietan euren boto-papera uztera.
2017 API. 02




