Denak batera kantuz euskal presoen alde
2019/12/26

Ohe Hutsak ekimenaren karietara, Hertzainak taldearen «564» abestia kantatu zuten abenduaren 24an Euskal Herriko hainbat herritan. Ipar Euskal Herrian, Baionan, Arbonan, Larresoron, Hendaian eta Saran bat egin zuten euskal presoei elkartasuna adierazteko. Donibane Garazin ere hitzordua antolatu dute abenduaren 27rako, 19.00etan herriko etxeko plazan.