“Egun bat gehiagorik ez!”
2018/06/18

Jakes Esnal, Xistor Haranburu, Unai eta Ion Kepa Paroten askatasunaren alde 1.500 bat pertsona elkartu dira Baionako karriketan ekainaren 16an. Bagoazek antolatutako manifestazioaren bidez, hogeita zortzi urte preso daramaten lau herritarren eskubideen errespetua aldarrikatu dute.