Itzalean aterpea bilatu zuten festibalzaleek igande goizean plazan antolaturiko dantza emanaldiaz gozatu ahal izateko.
Itzalean aterpea bilatu zuten festibalzaleek igande goizean plazan antolaturiko dantza emanaldiaz gozatu ahal izateko. (Guillaume FAUVEAU)
Dantzariak plazan, igande goizean. EHZ festibalak tradizioa eta modernitatea uztartu ditu Arberatzen ospaturiko bigarren edizioan.
Dantzariak plazan, igande goizean. EHZ festibalak tradizioa eta modernitatea uztartu ditu Arberatzen ospaturiko bigarren edizioan. (Guillaume FAUVEAU)
Burua babestu eta segi dantzara, hori izan da festibalzale anitzen erremedioa bero izugarriari kontra egiteko.
Burua babestu eta segi dantzara, hori izan da festibalzale anitzen erremedioa bero izugarriari kontra egiteko. (Guillaume FAUVEAU)
Herri bazkariak indarrak berreskuratzeko eta baita festibalak utzitako une azkarren bilduma egiteko aukera eskaintzen du.
Herri bazkariak indarrak berreskuratzeko eta baita festibalak utzitako une azkarren bilduma egiteko aukera eskaintzen du. (Guillaume FAUVEAU)
Gaueko kontzertuetan jende anitz metatu da, gaueko epeltasunarenpean musikaz gozatzeko.
Gaueko kontzertuetan jende anitz metatu da, gaueko epeltasunarenpean musikaz gozatzeko. (Guillaume FAUVEAU)
Berotearekin norgehiagokan, argiek tenperatura igoarazi zuten gaueko kontzertuetan.
Berotearekin norgehiagokan, argiek tenperatura igoarazi zuten gaueko kontzertuetan. (Guillaume FAUVEAU)
Dena ematera joaten da EHZra, eta aurtengo festibalak utzitako irudiak horren lekuko dira.
Dena ematera joaten da EHZra, eta aurtengo festibalak utzitako irudiak horren lekuko dira. (Guillaume FAUVEAU)
Lagunen arteko kalakaldiak. Festibalak jende arteko harremanak erdigunean ematen ditu.
Lagunen arteko kalakaldiak. Festibalak jende arteko harremanak erdigunean ematen ditu. (Guillaume FAUVEAU)
EHZko lagunei zuzenduriko esker oneko mezua plazaratu zuen larunbat gauean  kontzertu gogoangarria eskaini zuen Fermin Muguruzak.
EHZko lagunei zuzenduriko esker oneko mezua plazaratu zuen larunbat gauean kontzertu gogoangarria eskaini zuen Fermin Muguruzak. (Guillaume FAUVEAU)
Zirrara, emozioa, bizi taupada. Festibalak hamaika sentimendu agerrarazten ditu.
Zirrara, emozioa, bizi taupada. Festibalak hamaika sentimendu agerrarazten ditu. (Guillaume FAUVEAU)
Ura izan da musikazaleen aliatua, aurtengo festibalean ohi baino izerdi gehiago bota dutelako.
Ura izan da musikazaleen aliatua, aurtengo festibalean ohi baino izerdi gehiago bota dutelako. (Guillaume FAUVEAU)
Estilo guzietako musikak entzuteko parada izan da hiru egunez luzatu den festibalean.
Estilo guzietako musikak entzuteko parada izan da hiru egunez luzatu den festibalean. (Guillaume FAUVEAU)
Zetkin taldeko kideek eta Fermin Muguruzak oholtza partekartu zuten musikazaleen gozamenerako..
Zetkin taldeko kideek eta Fermin Muguruzak oholtza partekartu zuten musikazaleen gozamenerako. (Guillaume FAUVEAU)
EHZ 2025 asteburua

Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalak bere bigarren edizioa bete du Baxe Nafarroako Arberatze-Zilhekoa herrixkan. Eguzki betaurrekoak, haizemaileak, txanoak, kremak, parasolak eta edariak litroko. Hiru egunez, festibalzaleek mota guzietako aliatuak xerkatu dituzte gogor jo duen iduzkiari iskin egiteko. Egunean zehar bero latzari aurre eginez eta, sari gisara, gaueko epeltasunaz gozatuz, musika, dantza, eztabaida eta jendearen arteko trukaketak momentu ahaztezinak harilkatu dituzte musikazaleek.   

2025 EKA. 29