
Beroari aurre eginez muntatu dituzte lehen kanpin dendak. (Guillaume FAUVEAU)

Anartean, boluntarioek azken ukituak eman dizkiote muntaketari. (Guillaume FAUVEAU)

Bostehun bat boluntario mobilizatzen dira urtero festibala posible egiteko. (Guillaume FAUVEAU)

Plaza, eszena, aterpea eta erakusmahaiak, dena bestazaleei harrera egiteko prest. (Guillaume FAUVEAU)

'Lurraren Herritmoa' leloa hartu duen festibala «ez da kontsumitzeko, parte-hartzeko baizik». (Guillaume FAUVEAU)

Orotara, 12 mintzaldi proposatuko dira, euskararen egoera edota faxismoaren eta ideia erreakzionarioen gorakada langai. (Guillaume FAUVEAU)

Adin guziendako proposamena da, eta ttipienek ere zer egin izanen dute haientzat atonduriko haurren xokoan. (Guillaume FAUVEAU)

Bertaratzeko, autobusak hartu daitezke Baiona, Baigorri, Donibane Garazi eta Atharratzetik. (Guillaume FAUVEAU)

Festibalak aitzinetik argi utzi du : «ez da inolako eraso ez diskriminizaziorik onartuko». (Guillaume FAUVEAU)

Palestinarren genozidioari buruzko mintzaldia da larunbateko solasaldietan lehena. (Guillaume FAUVEAU)

Dozenaka artista eta ehunka boluntarioren lanari esker, asteburu honetan milaka lagunek izanen dute gozatzeko aukera. (Guillaume FAUVEAU)

Zetkin Ipar Euskal Herriko punk-rock feminista taldeak animatu du ostiral arratsaldea. (Guillaume FAUVEAU)

Musika, artea, borroka soziala eta besta uztartzeko hiru egun ditu festibalak. (Guillaume FAUVEAU)
EHZ 2025 lehen eguna
Arberatze-Zilhekoan instalatu da Euskal Herria Zuzenean (EHZ), eta bertan ospatuko den bigarren aldiari ekiteko, bertan haien puskak ezarri dituzte festibalariek ekainaren 27ko arratsaldean. Festibalaren 29. edizioa martxan, 'Lurraren herritmora' mugituko dira musikazaleak hiru egunotan.
2025 EKA. 27