Elkarlana aldarri, Korrikaren 1198. kilometroan
2017/04/04

Gipuzkoan barrena dabil 20. Korrika gaur. Tolosaldea eta Oarsoaldea igarota, Hendaian sartu-irtena egin du eta, puntu horretan, Gipuzkoa eta Lapurdi batu dituen 1.198. kilometroan irudi esanguratsua ikusteko aukera izan da, Euskal Herri osoko herri erakundeen ordezkariek eta euskalgintzako eragileek batera egin baitute korrika, elkarlanaren aldeko aldarria partekatuz.