Elkartasun uholdea, Altsasutik Iruñera
2019/10/26

Altsasutik Iruñera, justiziaren aldeko aldarriak hartu du gaur Nafarroa gazte auziperatuak gogoan egin duten bizikleta martxan. 150 pertsona inguruk hartu du parte goizeko lehen orduan Altsasutik abiatu den martxan, eta 52.000 gehiago batu zaizkie arratsaldean Iruñean egin den manifestazioan.