
Milaka korrikalarik Biarritzeko Nazioarteko Maratoiaren erronkari aurre egin diote, Aguilera zelaia abiapuntu eta helmuga. (Guillaume FAUVEAU)

Maratoi erdia eta 12 kilometroko lasterketa kontuan harturik, 15.000 lagun inguru aritu dira lasterka maiatzaren 4ko goizean. (Guillaume FAUVEAU)

Guillaume Tiphène eta Xavier Martinez lagunak, helmuga elkarren ondoan zeharkatu duten unean. (Guillaume FAUVEAU)

Anna Wasik Albano poloniarrak bigarren aldiz irabazi du maratoia. Denbora ere hobetu du, iaz baino hamabost minutu fiteago arribatu baita. (Guillaume FAUVEAU)

Lehen edizioan maratoi erdiaren irabazle izan zen Jeff Lastenet berriz gailendu da aurten, ordu bat eta 11 minutuko denborarekin. (Guillaume FAUVEAU)

Hornikuntza puntuak eta gune berezituak izan dira ibilbidean zehar, korrikalarien laguntzarako. (Guillaume FAUVEAU)

Eguraldi ona izan dute lagun korrikalariek Biarritzeko maratoiaren laugarren edizio honetan. (Guillaume FAUVEAU)
Emakumezko errekorrarekin eta gizonezko bi irabazlerekin bururatu da Biarritzeko Maratoia
Maiatzaren 4an, 2.000 korrilararik gauzatu dute Biarritzeko Maratoiaren 42 kilometroko ibilbidea. Xabi Martinez eta Guillaume Tiphène-k elkarrekin egin dute lasterketa osoa, helmugara lehen postuan heltzeko. Anna Wasik-Albanok emakumezkoen marka hautsi du, 2 oren eta 46 minutuko denborarekin.
2025 MAI. 05