Ertzainek alde egin duten momentua, gazte zigortuak erdian eta jendea inguruan, denak besoak altxata ospatzen. (Facebook Aske Gunea)

Poliziak alde egin duen momentua, herri harresian ziren herritarrak txaloka. (Facebook Aske Gunea)

Poliziak alde egin duen momentua, erdian Egoi Alberdi gazte zigortuetako bat besoa altxata. (Facebook Aske Gunea)

Ertzaintza Aske Gunera iritsi eta berehala elkarri besoetatik helduta herri harresia osatu dute bertan ziren herritarrek. (Facebook Aske Gunea)

Aske Gunea kudeatzen dutenek deia egin dute, behin eta berriz, une oro norbait egon dadila argazkiak eta bideoak egiten, askok bete du lan hori gaur. (Facebook Aske Gunea)

Asko luzatu gabe alde egin du Poliziak. Batzuk etzan dira, berriz, lotarako; beste batzuri gehiago kosta zaie. (Info7 irratia)

Ekaitzaren ostean barea diote; tentsioa gorputzetik kendu ezinda baina lasaitasun antzekoa itzuli da Aske Gunera. (Info7 irratia)

Pankartak dioena gaur bete da. Ez dituzte eraman. (Info7 irratia)

Ertzaintzaren lehen agerraldiari eutsi dio herri harresiak

Gauerdia pasatxo agertu da Ertzaintza Donostiako Bulebarrean, zortzi gazte zigortuak babesten dituen herri harresia dagoen Aske Gunera. Azaldu orduko zigortuen inguruan elkartu dira bertan diren 500 pertsonak eta minutu gutxiren buruan alde egin du poliziak. Argazkiak: Aske Gunea eta Info7 irratia.

2013 API. 18