Esker onak ikasturte hastapenean
2019/09/30

Bernat Etxepare lizeoko eraikin berriaren estreinaldia baliatu zuen Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak ikasturteari hasiera emateko. Euskal Herri osoko ordezkariek parte hartu zuten irailaren 28ko ekimenean. Peio Jorajuria Seaskako lehendakari berriak erakunde publikoetatik jasotako sostengua eskertzeko baliatu zuen bere hitzartzea. Gisa berean, elkartea gidatu duten lehendakari ohien lana goraipatu zuen.