Etorkinen aldeko lekukoa
2018/07/16

200 bat pertsonek Bizik antolaturiko martxan parte hartu dute uztailaren 13 eta 14an. Cédric Herrou militanteak idatzitako mezua gordetzen zuen lekukoa pasa dute etapaz etapa parte hartzaileek. Hobengabeek presondegiratzea eta gizatasunaren zein haurridetasunaren baloreen ukoa salatu dute, hain zuzen. Hendaiako Erretentzio zentroaren aitzinean iragan den ekimenean Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren asilo eta immigrazio legearen xedearen kontra agertu dira. Argazkiak: Nahia GARAT.