
Euskal Raid elkarteak antolatzen dituen kirol probak maiatzaren 30 eta 31n iragan dira, Baigorriko ibarrean. (Guillaume FAUVEAU)

Bero handia nagusitu da edizio honetan : 36,2 ºC egin ditu Bankan. (Guillaume FAUVEAU)

500 boluntario baino gehiago mobilizatu dira, ibilbide ezberdineko zazpi lasterketa antolatzeko. (Guillaume FAUVEAU)

Romain Lacaste eta Adrien Astiék irabazi zuten Euskal Trail modalitateko lehen etapa. (Guillaume FAUVEAU)

Elodie Provence eta Ema Lou Pommiers bigarren sailkatu ziren Trail Gourmandeko lehen etapan. (Guillaume FAUVEAU)

Euskal Trails besta herrikoia ere bada, herritar guziei lekua egiten diena. (Guillaume FAUVEAU)

Beroak astindu ditu bereziki 131 kilometroko ultra-trailarien indarrak, parte hartzaileen erdiek amore eman baitu muturreko lasterketan. (Guillaume FAUVEAU)
Euskal Trails
Arrakastaz iragan da Euskal Trails-en edizio berri bat, lasterketa zaildu duen berak utzitako zapore gazi-gozoarekin, helmugara heldu direnen eta bidean geratutakoen artean. Emaitzei dagokienez, maila nagusian, ultra kategorian, Unai Dorronsoro Garmendia gipuzkoarra nagusitu da. Maryam Berthault bearnesak irabazi du emakumezkoen artean.
2025 EKA. 02