
Franco diktadorea hilobitik atera osterako proposamenak eman dituzte batzuek. Juan Carlos RUIZ/FOKU

Berri Txarrak-ek ezin zituen Tolosako ihauteriak agur biratik kanpo utzi. Juan Carlos RUIZ/FOKU

Izan da negozioak egitera joan denik, master berria lortzera kasu. Juan Carlos RUIZ/FOKU

Txanpain burbuilarik ere ez da sekula falta izaten Tolosan. Juan Carlos RUIZ/FOKU

Beste batzuek behingoz Tolosako ihauterietan giro epela izan dela ospatu dute. Juan Carlos RUIZ/FOKU

Etxeko txikienak aho bete hortz geratu dira zuhaitzetatik saltoka azaldu zaien gorilarekin. Juan Carlos RUIZ/FOKU

Karrozen eguna ere bazen gaurkoa. Horra, historiaurretik Tolosara bidaiatu duten lehen gizakiak. Juan Carlos RUIZ/FOKU

Wally aurkitzea inoiz baino errazagoa izan da gaur. Juan Carlos RUIZ/FOKU

Ihauterizaleen osasun mentalak arduraturik dagoenik ere bildu da Tolosara. Juan Carlos RUIZ/FOKU

Frida Kahlok ere Mexikotik berariaz bidaiatu du Tolosako ihauteriak ezagutu asmoz. Juan Carlos RUIZ/FOKU

Pentsiodunak ere ez dira falta izan; taloaren salneurriari ere atera diote punta. Juan Carlos RUIZ/FOKU

Zinemaren eraginez bolo-bolo dabilen Freddie Mercury ere berreskuratu dute ihauteriek. Juan Carlos RUIZ/FOKU
Ez aspertzeko moduko ihauteriak Tolosan
Edozein kale kantoietan izkin egin eta zerekin harritua izan ohi da Tolosako ihauterietan, izan zuhaitz adarretatik zintzilik dabilen gorila erraldoia edota pentsiodunen manifestaldia. Horiek eta beste hainbat mozorro ikusteko aukera izan da gaur, errealitatearen isla batzuk, aldarrikapenari lotutakoak besteak.
2019 MAR. 03



