Berriro ireki dute Maravillas, Foruzaingoak indarrez hustu ondoren
2018/08/17

5.00ak aldera ekin dio Foruzaingoak, espainiar Poliziaren laguntzarekin, Iruñeko Maravillas gaztetxea hustutzeari. 9:30ak aldera atera dute barruan kateatuta zegoen azken gaztea. Aldi berean, kalean, protestak eta kargak izan dira, baita elkartasun keinuak ere. Besteak beste, Maravillas Lambertoren ahizpa den Josefina Lambertorena. Arratsaldeko kalejiraren ostean, gazteek ateak ireki dituzte berriro.